FARM 02 rako badira beste aukerak

 

Hegaluze-poteen paketatzearen automatizazioa ezinbestekoa da elikagaien industrian, eraginkortasuna eta produktibitatea hobetzeko beharra dela eta. Horrela planteatu ziguten ikasleentzako FARM erronka (konkretuki FARM 02 estazioa) Ondarruko Arrantzaleen Kofradiak: poteak bildu eta paletizatzeko beharra zuten 2x1, 2x2 eta 2x3-ko packetan. Buruhauste horretatik jaio dira bi ikasle taldeen ideia hauek FARM 02 estazioa gauzatzeko, blogeko aurreko sarreretan aipatu duguna. 

Irudia. Ikuspegi orokorra

Irudia. Koadro elektrikoak

Nahiz eta JMY Robotics izan zen FARM 02 proiektu teknikoaren lehiaketaren irabazlea, beste talde batzuk hurbil-hurbil egon ziren. A3 taldeak (Aitor Barrón, Ander Cuesta eta Aitor Martín) lan bikaina egin dute baita haien soluzioa aurkezteko. 


Irudia. Ikuspegi orokorra

Bi taldeek arazo berdina ebaztearen beharra izan arren, irtenbide desberdinetara iritsi dira, bi kasutan zubi pneumatiko baten erabilera eginez. Argazkian ikusi ahal dira bi estazioen antzekotasunak eta desberdintasunak. 


 

Irudia. FARM 02 A. banderak jarrita sentsoreak eta aktuadoreak adierazteko

Estazio batak zein besteak frogatu dute eraginkorrak direla hegaluze-poteak paketatzeko. Hala ere, JMY ikasle taldearen irtenbidea sinpleagotzat hartu zen osagai gutxiago erabiltzen baititu. Horrek kostu txikiagoak eta arazo gutxiago ekarri ditu fabrikazioan.


Irudia. FARM 02ren bigarren aukera martxan.


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

exiSTEMos. Emakumeok automatizazioan

Koldo Mitxelenan zabalkundea egiten

Cerramos el ciclo con los centros de Zabalgana e Ikasbidea