Koldo Mitxelenan zabalkundea egiten

 

Irudia. Ikasleak aurkeztutako erronka konponbidea bilatzen.

 

Aste honetan Koldo Mitxelena Institutuan Mendizabalako Automatizazio eta Robotika Industrialeko (ARI) ziklokotik egon gara bisitan. Ondarroako Arrantzaleen Kofradiak gure ikasleei aurkeztutako erronka eta haiek gauzatutako soluzioak egon gara erakusten. Horretarako Aitor Martin eta Ander Cuesta izan ditugu gurekin, lehen goi mailako ikasleak, A3 erronka taldekoak. Haiek VITAL proiektuan hartutako FARM 02 estazioaren soluzioa aurkeztu dute 1. eta 2. batxilergo zientifiko-teknologiko klaseei.

Irudia. Ikasle laguntzaileak 

Gure ikasleek soluzio automatikoa diseinatu eta konfiguratzea izan zuten erronka, eta hori da azaldu dietena: hegaluzea poteen enpaketatzea automatizatzeko prozesu industrialaren prototipoa.  Konponbidearen funtzionamendua erakusteaz gain, prozesuan izan zituzten zailtasunak eta bidean ikasitakoa plazaratu zuten: Erabilitako sormen prozesua, programazio teknikak, muntaia...  Koldo Mitxelenako ikasleek aukera izan zuten galderak egiteko eta estazioekin trasteatzeko prozesuaren sekuentzia nagusia probatzeko. 

 

 Irudiak. Prozesuak eztabaidatzen


Bai Mendizabalako ikasleen zein Koldo Mitxelenaren ikasleen esperientzia oso positiboa izan zen, errepikatzeko modukoa.  Gainera, bisita honen bidez  batxilergoko ikasleak industria eta automatizazioaren mundura eta haren funtzionamendura gerturatzeko balio izan da.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

FARM 02 rako badira beste aukerak

exiSTEMos. Emakumeok automatizazioan