Biltegiratzea eta paketatzea

Gaur harro esan dezakegu Robotikako ziklotik JMY Robotics-eko taldekideek bere FARM 02 proiektuan aurrerapauso handi bat eman dutela: proiektu teknikoa amaitu egin dute.

Behin aurreproiektua aukeratuta gogor hasi ziren lanean, eta, nahiz eta gabonak dokumentu teknikoen artean pasa izan dituzten, opari desiratua heldu egin da.

Yeray, Andy eta Jeffersonen FARM 02 paketatze proiektuaren memoria guztiz garatua daukazue hemen. Nahiz eta ideia orokorra mantenduko den, proiektua gauzatzean aldaketaren bat jasatea posiblea da, hasieratik planteatutako ideia guztiak perfektuak ez direlako izango. Baina esaerak dioenez, ekinez egina! egunero azaltzen diren erronketarako prest daude ere ikasle bikain hauek.

Irudia.  Irabazlearen aldaera desberdina muntatzen.


Lan  honen idazle eta egileak:
Jefferson Gámez,  
Yeray Ogueta,
Andy Santillán.

 Proiektu tekniko gisa aurkeztua dago, UNE 157001 araudia jarraituz.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Koldo Mitxelenan zabalkundea egiten

FARM 02 rako badira beste aukerak

exiSTEMos. Emakumeok automatizazioan